2002.urteaz geroztik, Bizkaiko Ikastolen festak, Ibilaldiak, bere ondoan duen bidelagun berezia da IbilArte, Euskal Herriko arte garaikidearen erakusketa.

Euskal kultura eta ikastolen hezkuntza proiektua zabaltzeko eta sustatzeko jaiaren izenak, Ibilaldiak, mugimenduaren eta bidearen ideiak adierazten ditu. Baina bide hori, ez da bakarka egindakoa, eta horren erakusgarri da IbilArte, eskuzabaltasunez euren artelanak eskaini dituzten artistei esker egiten den erakusketa hau.

IbilArtek gaur eguneko euskal artisten adierazpenak biltzen ditu, hainbat euskarrietan eginak, gizartearekin duten harreman zuzena erakutsiz, hainbat sentsibilitate eta aniztasun agerian utziz; baina denen lokarri ideia bakarra, Euskal gizarteari Euskara eta Euskal kultura bultzatzeko nahia agerraraztea, ikastolaren izpirituarekin bat eginez. Ikastoletan sinisten dugulako eta etorkizuneko artistak euskaraz hezi eta hazi daitezen gura ditugulako.

Arteak hizkuntza asko erabiltzen ditu (pintura, eskultura, argazkia…)eta hauetatik bidaiatzeko aukera ematen digu IbilArtek, gaur eguneko ikuspegi artistikoan barneratuz.

Hurbil gaitezen bada artisten mundura gu ere eta bihotzez egin dezagun elkarlan, bihotzez gozatu dezagun artea, bihotzez… amore bi eta ARTEA!