BIZKAIKO HAUR ETA GAZTEENTZAT IV. IBILARTE MARRAZKI LEHIAKETA DEITU
DU IBILALDIAK
Andra Mari Ikastolak eta Bizkaiko Ikastolen Elkarteak IV. Ibilarte Marrazki
Lehiaketa antolatu dute. Maiatzean, Ibilaldiak antolatu duen Ibilarte
08aren eskutik, antolatuko da lehiaketa hau.
Aurtengo Ibilarte Bilbon ospatu zen, arrakasta handia izanez.
Hainbat artista eta artelan ikusteko aukera izan dugu, gizarte guztietan bezala
hainbat sentsibilitate eta aniztasun agerian utziz Euskara eta Euskal Kultura
bultzatzeko helburuarekin. Erakusketaren antolatzaileek umeak eta gazteak artera
hurbiltzeko aukera bikaina bezala ikusi dute lehiaketa, gaur eguneko eta etorkizuneko
artistak euskaraz hezi eta hazi daitezen gura ditugulako.
Aurtengo Ibilaldiko leloa “Amore bi eta…”
da eta hau izango da hain zuzen ere lehiaketaren gaia:
Gure euskal bihotzean zer gauza bi baino gehiago topa dezakegu? Ikastolako
bihotzak, zer du barruan?
Ibilarterekin eta lehiaketarekin bat eginez, erakunde batzuk parte hartzeko
nahia adierazi dute eta sari bezala banatuko diren produktuak antolatzaileen
eskuetan utzi dituzte (kiroletako produktuak, jolasak…)
LEHIAKETAREN BALDINTZAK
- Marrazkien gaia “Amore bi eta…” izango da. Ikastolako
bihotzak, zer du barruan?
- Bi maila egongo dira:
- 1. maila. 12 urtera bitarteko haurrentzat.
- 2. maila. 13tik 16 urtera bitarteko gazteentzat.
- Marrazkia DIN A4 formatuan aurkeztuko da.
- Partehartzaileek marrazkiaren atzealdean izen abizenak, adina, helbidea,
ikastola eta telefonoa adierazi beharko dituzte.
- Marrazkiak helbide honetara bidali beharko dira: Bizkaiko Ikastolen Elkartea
IV. Ibilarte Lehiaketa
Aoiz Plaza, 1
48015 Bilbo
- Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 10a izango da,
osteguna.
- Ebaluaketa batzordea lehiaketaren antolatzaileen ordezkari batek, laguntzaileen
ordezkari batek, ikastolako aditu batek eta Ibilarten parte hartuko duen artista
batek osatuko dute. Batzordeak aurkeztutako lanak aztertu eta orijinalenak
aukeratuko ditu.
- Maiatzean, Ibilarte 08 Marrazki Lehiaketaren sari banaketa egingo da eta
bertan erakunde laguntzaileek emandako produktuak irabazleei banatuko zaizkie.
- Lehiaketara aurkeztutako lanak antolatzaileen esku geratuko dira, eta lan
horiek zabaldu edo banatzeko baimena izango dute, baita egokiro deritzon komunikazio
publikoko sistemaren bidez eta egoki deritzon helburuarekin lanak ezagutarazteko
baimena ere.
- Abenduaren 13ko 15/1999 lege organikoak, Datu Pertsonalak Babestekoak, ezarritakoari
jarraiki, IV. Ibilarte Marrazki Lehiaketara aurkezten diren partehartzaileen
datuak fitxategi automatizatu batean gordeko dira. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko,
deuseztatzeko eta fitxategian agertzearen aurka egiteko eskubidea gauzatu
nahi izanez gero, antolatzaileekin harremanetan jarri zaitezke.